
Elkarteak antolatutako udako programaren bidez, bazkideek egunerokoaz urruntzeko aukera izan dute, bai hirian bertan, bai hemendik kanpo.
Aspaceleku eta Saloura egindako bidaiak Aspace Arabaren udaren parte dira dagoeneko. Aurten, hiru taldek astebeteko bidaia egin dute Saloura, eta bi astetan zehar, beste bazkide batzuek jarduera desberdinekin gozatu ahal izan dute Gasteizen. Ekimen horiek beren sormena garatzen, ingurunea aztertzen eta beste interes batzuk ezagutzen laguntzen diete.
Jarduera hauek ezinbestekoak dira bai bazkideentzat, bai beren familientzat. Gaur egun, Aspace Araba antolatutako ekimenik gabe, gure bazkide askok ezingo lukete udan mota honetako jardueraz eta udalekuetaz gozatu. Halaber, ezinbestekoak dira familien atsedena bermatzeko, zainketetatik denbora batez atseden hartzeko aukera ematen baitiete familiei.
Aspaceleku
Uztailaren 6tik 17ra, eskola-aldian eta/edo laguntza-behar handia duten bazkideek Aspaceleku izeneko eguneko programan parte hartu dute. Egun horietan zehar, hainbat udako jarduerataz gozatu dute taldean.
Egun hauetan garantiza sandia izan dute fisioterapia eta zentzumenetako estimulazioko jarduerak. Garuneko paralisia edo antzeko alterazioak dituzten pertsonentzat, fisioterapia ezinbestekoa da jarrerak, mugimenduak eta luzatze-lanak hobetzen laguntzeko, baita arnasketa lan egiteko ere.
Gainera, geletan zentuzmenetako estimulazioa ere landu ahal izan dute musika-terapiaren edo txakurren laguntzaren bidez. Horrela, parte-hartzaileek ingurunea aztertu eta hainbat estimuluekin jolastu ahal izan dute.
Bestelako jarduerekin ere gozatu dute, hala nola pailazo ikuskizunekin, eskulanekin edo jai olinpikoekin. Horrela, bazkideek bere egunerokoan egiten ez dituzten beste ekintza batzuk probatu dituzte.
Salou
Uztailaren lehenengo hiru asteetan, 18 urtetik gorako bazkide batzuk astebete igaro dute Saloun. Egun horietan, bertaratutakoek eguraldi ona, hondartza eta igerilkuak aprobetxatu dituzte, eta, batez ere, lagun arteko bidaia bizi dute.
Opor hauetan ere jarduerak oso anitzak izan dira. Gehienek itsasoaz eta hoteleko igerilekuaz gozatu nahi izan dute, baina ibilaldiak egin, eskulanak sortu, ikuskizunak ikusi eta jokoetan parte hartzeko aukera ere izan dute.
Gainera, bidaia honetako ezinbesteko hitzorduetako bat PortAventura izan da; bertan, bidaiariek parke ospetsuenetako baten atrakzioetan eta ikuskizunetan gozatu dute.











