Garun elbarritasuna duten seme-alabak dituzten familien laguntzak ere motz geratzen direla salatu zuen Aspace Elbarritasun Zerebralen Elkarteko ordezkari Olatz Azkunagak, ondoren. «Murrizketekin are gehiago». Erakundeei dei egin zien familia horiei eman beharreko babesa «lehen unetik amaiera arte luzatzeko», eta, halaber, murrizketarik ez egiteko arreta zerbitzu berezietan. «Familia horien bazterketa arriskua ekidin behar dute instituzioek, eta horretarako diru publikoa bideratu behar dute».