Hasiera / ASPACE Araba / Zer da garuneko paralisia?

Zer da garuneko paralisia?

Garuneko paralisia entzefaloan den lesio baten ondorio da, nerbio-sistema garatzen dagoenean gertatzen da eta askotariko kalteak sortzen ditu giharren tonuan, jarreran eta mugimenduan, haurraren garapena eragozten duelarik.

Lesio iraunkorra

Lesioa iraunkorra da, kaltetutako zelulak ez dira birsortzen. Jatorria askotarikoa da; edonola ere, haurdunaldian, erditzean edo bizitzako lehen urteetan gertatzen da, Mugimenduari eragiten dio gehienbat, baina beste nahasmendu batzuk ere izan ditzake.

Antzeko asaldurak

Garuneko paralisiaren antzeko asaldura batzuk dira, zeren eta garuneko lesioaren diagnostiko-probarik izan ez arren ere motrizitate mailan dituen zailtasunen bidez adieraz daitezke klinikoki, baina kalte kognitiborik gabe.

Egin zaitez boluntario

Eskerrik asko garun-paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonekin duzun konpromisoagatik. Boluntarioek balio handia dute ASPACE ARABArentzat; besteak beste, ezinbesteko baliabidea dira aisialdiko eta kiroleko hala nola udako gure jarduerak burutu ahal izateko.

Nola agertzen da?

Garuneko paralisiak era askotako sintomak ditu, eta pronostikoak ere asko aldatzen dira:

  • Mugimenduan kalte bat agertzen da beti, nahiz eta pertsona batetik bestera asko alda daiteken.
  • Batzuetan, ahozko komunikazioari ere eragin diezaioke.
  • Zailtasun kognitiboei, jokabidekoei, sentsorialei, pertzepziokoei eta abarri lotuta egon daiteke.

Garuneko paralisiak maila askotan eragin diezaioke pertsonei, eta askotariko aldagaiak uztar daitezke, gainera.Horrenbestez, pertsona batzuk gurpil-aulkiak behar izaten dituzte lekualdatzeko edota komunikatzeko sistema alternatibo batzuk, eta beste batzuk ez.

Ez dago era berean eragiten dion pertsona parerik.

Itxurek ez dute egiatik

Pertsona baten zailtasun funtzionalak ezgaitasun bihur daitezke horiek murrizteko behar bezalako laguntzarik jaso ezean.

Usadioz, ezgaitasuna pertsona baten atributu gisa hartu izan da, horren defizitak nabarmentzera zuzendu da, bere ingurune sozialetik bereiziz. Ezgaitasunari buruzko kontzeptu berriek pertsonarengan jartzen dute arrena, eskubide eta eginbeharren subjektu den bezainbatean.

Garuneko paralisia duen pertsona ez da gaixotzat hartu behar, ezaugarri berezi batzuk izateagatik behar berezien premia duen pertsona gisa hartu behar da. Horregatik, errehabilitazio fisikoa, arreta psikologikoa zein logopedikoa eta heziketa garaiz eta behar bezala emanez gero bizi-ziklo osoan zehar, aurrerapen oso garrantzitsuak lortu daitezke.